Abiatu berri dugun astea, ospakizunena izango da zalantza izpirik gabe. San Ixidro Eguneko ekitaldiekin emango diogu hasiera gaur, eta bukatu berriz, usurbildarren urteko jai egun nagusi eta estimatuenarekin; 36. Sagardo Eguna ospatuko dugu igande honetan, maiatzak 21. 6 egun baino ez dira falta, N-634 errepidetik igarotzerakoan herrirako sarbideetan jarrita dauden kartelek ederki asko gogorarazten diguten moduan.
Maiatzak 21, igandea
11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.
Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
12:30 Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa .
18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.
Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.
5. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA: SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA
Maiatzak 15, astelehena: San Ixidro Eguna
10:15 Trikitilariak Kaxkoan zehar.
10:30 Meza Salbatore elizan.
11:15 Hamaiketako herrikoia frontoian.
11:45 Herri kirolak Dema plazan.
13:15 Bertso saioa Ane Labaka eta Iñaki Muruarekin.
14:00 Bertso-Bazkaria Artzabal Baserrian.
(txartelak salgai Alkartasunan eta Artzabalen maiatzak 13 arte - Prezioa: 31 €)
Maiatzak 17, asteartea: "Seed Journey" jardunaldia
18:00 “Teosinte, kutsadura genetikoa eta bizitzaren kolonizazioa”, Cristina Eneako eraikinean (Donostia).
Hizlariak: Rosa Benimelis eta Ignacio Chapela.
Maiatzak 20, larunbata
09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Maiatzak 21, igandea: 36. Sagardo Eguna
Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
Goiko plazako oholtzan: Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa .
11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.
18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.
Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.
Ekainak 3, larunbata
09:00-13:00 "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Ekainak 6, asteartea
19:00 Zumeta Arte Estudioan: “Euskal Sagardoa” Jatorrizko Izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta ZUMETA margolariaren erakusketaren irekiera:
-Aurkezpena.
-Sagardo dastaketa eta mokadutxoa.
Unai Agirre, Izendapeneko teknikariaren eskutik. Jose Luis Zumetaren lanen erakusketa ikusgai izango da.
Oharra: Kotxez ezingo da bertaratu. Autobus zerbitzua izango da Kaxkotik.
Antolatzaileak: SAGARDOAREN UNIBERTSITATEA, ALKARTASUNA Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba,
NOAUA Kultur Elkartea.
Laguntzaileak: USURBILGO UDALA, Usurbilgo SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK, ZUMETA Arte Estudioa, EUSKAL SAGARDOA, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, BIZI SAGARDOA.
Elkarlanean: TABAKALERA Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, CRISTINA ENEA Fundazioa, HAZIERA hazien artxiboa.