"Motxilaren Umea", haur baten eta preso duen amaren harremanari buruzko filma ikusgai Youtuben

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 15a, 08:39

11 urteko alabaren eta preso duen amaren arteko harremana islatzen du "Motxilaren Umea", astelehen honetatik, euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez  Youtuben ikusgai duzuen film pedagogikoak. Horretara, ikus-entzunezko lan hau ikustera gonbidatzen gaitu Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak.

Filma, 2000. urtean arlo ezberdinetako profesional talde batek, Bilboko Kafe Antzokia eta Zenbat Gara Elkartearen altzoan sortutako Kurkuluxetan Kultur Elkarteak landu du. Elkarte hau sortu zuten, "haur eta gazteen hezkuntzan eta baloreetan zenbait kultur ekimen bultzatzeko, betiere, helburu argi batekin: euskara sustatzea eta bultzatzea haurreria eta gazteriaren esparru ezberdinetan, hizkuntza naturaltasunez erabil dezaten".

"Motxilaren Umea"

Izenburua: "Motxilaren umea. “Ehunka euskal umeri ukatutako eskubideen aldeko aldarria”.

Sinopsia: “Motxilaren umea” film pedagogikoa, Maiderren historia da, alegia bere ama espetxean daukan adingabeko neska batena. Beraien arteko harremana nola haurraren garapen pertsonala  zirkunstantzia honen menpe aurkitzen da. Gertaera hau askoz larriago bihurtzen da, bere ama etxetik ehunka kilometrotara bizi delako, eta ondorioz, neskaren eskubidea afektibitatea jasotzeko gurasoen aldetik eta, beraiek hezita izateko ukatuta gelditzen da. Gaur egun, Maiderrek bezala, ehunka euskal haurrek jasaten duten benetako egoeretan oinarritutako historia da".

Aktore protagonistak: Maider Latatu eta Itziar Ituño.

Abesti nagusia: "Etorri etxera". Letra: Kurkuluxetan Elkartea; musika Itxaso Azkona. Konponketak; Jose Ramon Gutierrez.

Gidoia eta edizioa: Kurkuluxetan Kultur Elkartea.

Ekoizpen urtea: 2017ko urtarrila eta otsaila. Diman, Bilbon eta Segoviako espetxe zaharrean grabatua.

Informazio gehiago: kurkuluxetan.eus

Hurrengo mobilizazioak

Maiatzak 21, igandea

13:00 Elkarretaratzea 36. Sagardo Egunean, Mikel Laboa plazako txosnagunean. "Sagardo Egunean, ohi bezala elkarretaratzea egingo dugu euskal presoen alde eta, bereziki Olatz eta Patxiren alde, txotx eginez".

Maiatzak 26, ostirala

20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.