Euskal presoen eskubideen aldeko karpa gunea, 36. Sagardo Egunean

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 16a, 11:27

Sagardo Egunak elkartasunerako txokoa ere izango du Mikel Laboa plazako txosnaren bueltan. Usurbilgo Ernai gazte erakundeak antolatuta, egun osorako ekitaldiak iragarri ditu maiatzaren 21erako: herriko musika talde baten kontzertua, Dja eta oraindik orain konpontzeke segitzen duen auzia izanik, bi hitzordu klasiko. Batetik, euskal presoen senideentzako laguntza biltzen aritzen diren talogileak lanean ikusiko ditugu mimo handiz eginiko jakiak sukaldatzen. Bestetik, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du baita Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. "Sagardo Egunean, ohi bezala elkarretaratzea egingo dugu euskal presoen alde eta, bereziki Olatz eta Patxiren alde, txotx eginez", iragarri dute antolatzaileek.

Maiatzak 21, igandea

Tokia: Mikel Laboa plaza.

11:00 Irekiera.

Eguerdira arte, talogileak.

13:00 Presoen aldeko kalejira eta txotxa.

17:00 Rukula.

Ondoren, DJa.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.

Maiatzak 26, ostirala

20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.