Errausketaren Aurkako Mugimenduak goizean Donostian egin duen agerraldian, maiatzerako aurreikusiak dituen ekimenak aurkeztu ditu. Batetik, Erraustegiaren Aurkako Eguna maiatzaren 27an Zubietan. Hitzaldiak, haurrentzako jolas eta tailerrak, eta herri bazkaria ere izango dira. Otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira.
Egun hau girotzeko autokarabana ekimena antolatu dute hilaren 25erako, Decathloneko aparkalekutik. Aurretik, ostiral honetan, elkarretaratze zaratatsua deitu du Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak:
Maiatzak 19, ostirala
19:00 Elkarretaratze zaratatsuak Mikel Laboa plazan. "Ekarri zarata sortuko duten gailuak; danborrak, txistuak, kazolak… ".
Maiatzak 25, osteguna
18:00 "Barraskilo Operazioa", auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta.
Maiatzak 27, larunbata
Egun osoz, Erraustegiren Aurkako Eguna Zubietan.
Egitaraua:
11:00 Ongi etorria.
Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:
11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.
12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.
11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.
13:30 Adierazpenaren irakurketa.
14:00 Herri bazkaria:
-Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.
-Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).
Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.
Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.