Aizpurua Autobusak enpresako lan taldeak emango dio hasiera 36. Sagardo Egunari

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 17a, 10:36

4 egun baino ez usurbildarren festa estimatuenerako. Sagardo Egunaren Lagunak taldeak prest du jada maiatzaren 21eko jaialdirako egitaraua. Iaz 20 urte bete zituen NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideek izan zuten festa hasteko ohorea. Oraingoan, 50 urte bete dituen Aizpurua Autobusak lantegikoena izango da. Aizpurua sendiak izango du lehen sagardo tragoa dastatu eta 36. Sagardo Eguna abiatzeko aukera. Igande goizeko 11:30etan izango da, frontoiko oholtza gainean. Hortik aurrera, sagardoaren festak bereganatuko du herria. 

Aizpuruatarrak oholtzan

Herritar, herri eragile edo erakunderen bat omenduz abiatzen dugu urtero Sagardo Eguna. Oraingoan, Usurbilen zein udalerritik kanpo ezagun askoa dugun Aizpurua Autobusena izango da usurbildarren festa kuttunenari hasiera emateko ohorea maiatzaren 21ean. Osinalde industrialdean kokaturiko lantegiak 50 urte bete ditu. Herrikoa dugu enpresa eta herritarrak ditugu beharrean, familiako lantegi honetan.

Gutxi izango dira haien autobusetara igo ez diren usurbildarrak. Hamarkadotan bezero izan dituztenei, herritarrei eskaini nahi die Aizpurua sendiak, ohore eta ilusio handiz Sagardo Eguna abiatzeko jaso duten Sagardo Eguneko Lagunen gonbita. Aizpuruatarren ordezkaritza bat izango dugu oholtza gainean igandean, lehen sagardo botila ireki eta lehen sagardo tragoxka dastatzen. Hasiera ekitaldi horren bezperatan, Aizpurua sendiko bi kiderekin bildu gara, Ana eta Edurnerekin, enpresaren ibilbideaz, sagardoaz eta herriarekin duten loturaz hitz egiteko. Elkarrizketa osoa aste honetako, maiatzaren 19ko aldizkarian irakurri ahalko duzue.

5. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA: SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA

Maiatzak 20, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Maiatzak 21, igandea: 36. Sagardo Eguna

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

Goiko plazako oholtzan: Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa
.

11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

Ekainak 3, larunbata

09:00-13:00 "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Ekainak 6, asteartea

19:00 Zumeta Arte Estudioan: “Euskal Sagardoa” Jatorrizko Izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta ZUMETA margolariaren erakusketaren irekiera:

-Aurkezpena.

-Sagardo dastaketa eta mokadutxoa.

Unai Agirre, Izendapeneko teknikariaren eskutik. Jose Luis Zumetaren lanen erakusketa ikusgai izango da.

Oharra: Kotxez ezingo da bertaratu. Autobus zerbitzua izango da Kaxkotik.

Antolatzaileak: SAGARDOAREN UNIBERTSITATEA, ALKARTASUNA Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, 

NOAUA Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: USURBILGO UDALA, Usurbilgo SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK, ZUMETA Arte Estudioa, EUSKAL SAGARDOA, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, BIZI SAGARDOA.

Elkarlanean: TABAKALERA Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, CRISTINA ENEA Fundazioa, HAZIERA hazien artxiboa.