Euskal Eskubaloi Federazioak maila ezberdinetako 2016-17 denboraldiko euskal jokalari onenak saritu nahi ditu. Horretarako, bere web orrian merezimendu hau jasotzeko hautagaien zerrenda argitaratu du. Jokalari onenen saria jasotzeko hautagaien artean, lau usurbildar ditugu:
Infantil mailan: Eneko Furundarena (Usurbil K.E.)
Kadete mailan: Julen Nazabal (Usurbil K.E.)
Jubenil mailan: Estitxu Berasategi (Bera Beran orain, gabonak arte Usurbil K.E.-n)
Senior mailan: Lur Errekondo (Bera Bera)
Usurbildar kirolarion alde bozka dezakezue helbide honetan: http://fvascabm.com/encuesta.asp