Udaberri Festan murgilduko dira zubietarrak, datorren astean

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 18a, 10:32

Zubietako Eskolako komunitatea, Udaberri Festan murgiltzear da. Ekintza ugari antolatu ditu ikastetxeko guraso elkarteak, maiatzaren 23tik 26ra:

Udaberri Festa

Maiatzak 23, asteartea

16:30 Eskolako haurren marrazki erakusketa.

17:00 Ipuin kontaketa.

18:00 Globo gerra eta apar festa.

Maiatzak 24, asteazkena

17:00 Eskulanak: txapak, gatza potoak, karetak, aurpegiak pintatzea, kafe kapsulekin eskulanak (koilareak, brotxeak, diademak), papiroflexia...

19:00 Buruhandiak. 

Maiatzak 25, osteguna

16:30 Merendola.

17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.

Maiatzak 26, ostirala

17:30 Zubieta antzerki taldeko ikuskizuna.

18:00 Buruhandiak eta maskuri zozketa.

19:30 Afari-merienda.

Ondoren, disko festa eta euskal dantzak.

Antolatzailea: Zubietako eskola txikiko guraso elkartea.