Ekainaren 10ean Udarregi Ikastolak ospatuko duen Ikastola Eguneko herri bazkarian, prestaketa, zerbitzatze, jasotze edo garbiketa lanetarako laguntza behar dute. Izen emateko: Udarregi Ikastolako idazkaritza/943 361 216/usurbil@ikastola.eus
Batzar Orokorra
Artezkaritza Kontseiluak Udarregi Ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen ohiko batzar orokorra deitu du maiatzaren 25erako 18:00etan (bigarren deialdia 18:30etan) Sutegin.
Batzar orokorreko gai zerrenda
1. 2016ko maiatzaren 26ko Ohiko Batzarraren akta irakurtzea
2. Antolaketa Orokorreko egitasmoa azaltzea:
a. Politika eta Estrategia
b. Hezkuntza
c. Parte hartzea eta Komunikazioa
d. Langileriaren prestakuntza
e. Instalazioak eta zerbitzuak
f. Administrazioa eta Ekonomia
3. Artezkaritza Kontseilua eta Zaintza Batzordea berritzea
4. Akta izenpetzeko bi bazkide hautatzea
5. Galde-erantzunak
Oharrak:
1. Elkartearen Estatutuen 24. 2 artikuluak dioenaren arabera, Batzarra bigarren deialdian balioz eratuta gera dadin, gutxienez boto sozialen % 10a bertan edo ordezkatuta egon daitezen beharrezkoa da.
2. Batzarrera etortzerik izango ez bazenu, honekin batera doan ordezkapen-orria bete eta beste bazkide bati laga zure ordezkaritza.
3. Batzarra aurreko urteetan bezain bizkorrago garatu dadin, ahozko azalpenak euskaraz egingo dira, era labur eta eskematikoan, eta diapositibak gaztelaniaz izango dira.
Informazio gehiago: udarregi.eus