Euskararen kaleko erabilera aztertzearekin batera, Soziolinguistika Klusterrak lehen aldiz hitanoaren kale erabilera ere neurtu du Soziolinguistika Klusterrak. Azpeitian eta Usurbilen egin dituzte neurketok, proba moduan. Ez da lan erraza izan. Batetik, aditzen bat zuten elkarrizketak behatu behar izan dituzte, eta ohi baino denbora gehiago eskaini behar izan diote lanketa honi.
Estreinakoz eginiko neurketa honetatik jakin ahal izan dutenez, hitanoaren erabilera orokorra %28,1ekoa da. Bizien gazteen artean dago (%67,3), baita adinekoen artean ere (%51,3). Euskararen kale erabileraren neurketan, sexuaren araberako ehunekoetan aipatzeko moduko alderik ez dagoen arren, kasu honetan bestelako emaitzak bildu dituzte. Hitanoaren aldaeretako bat, tokaren kaleko erabilera %63,9koa da, nokarena aldiz %11,1ekoa.
Hitanoaren kaleko erabilera
Usurbil, 2016.
Iturria: Soziolinguistika Klusterra.
Metodologia: aldez aurretik finkaturiko neurraldi eta ibilbideetan barrena, kalean eginiko behaketa lana. Behatzaileek euskarazko aditzdun elkarrizketei erreparatu zieten.
Lagina: elkarrizketetan parte hartu duten solaskideen %53,2 aditzik gabeko esaldiak erabiltzen ari ziren behatuak izan ziren unean. Hitanoz edo zuka hitz egiten bereizteko gai izan diren elkarrizketetan parte hartu dute gainerako %46,8a, 1.053 lagun behatu dituzte.
Erabilera datu orokorrak
Hitanoa: 296, (%28,1).
Zuka: 757, (%71,9).
Guztira: 1.053 .
Hitanoaren aldaerak
Hika neutroa: 74, %25.
Toka: 189, %63,9.
Noka: 33, %11,1.
Guztira: 296.
Sexuaren araberako emaitzak
Hitanoaren erabilera emakumeen artean:
Zuka: 392, %85,4.
Hitanoa: 67, %14,6.
Guztira: 459.
Hitanoaren erabilera gizonezkoen artean:
Zuka: 365, %61,4.
Hitanoa: 229, %38,6.
Guztira: 594.
Hitanoaren aldaerak, sexuaren arabera
Emakumezkoak: 28 (%41,8) noka; 27 (%40,3) hika neutroa; 12 (%17,9) toka. Guztira: 67.
Gizonezkoak: 5 (%2,2) noka; 47 (%20,5) hika neutroa eta 177 (%77,3) toka. Guztira: 229.
Adinaren araberako emaitzak
Haurrak: 54 (%12,2) hitanoa; 388 (%87,8) zuka. Guztira: 442.
Gazteak: 70 (%67,3) hitanoa; 34 (%32,3) zuka. Guztira: 104.
Helduak: 91 (%26,1) hitanoa; 258 (%73,9) zuka. Guztira: 349.
Adinekoak: 81 (%51,3) hitanoa; 77 (%48,7) zuka. Guztira: 158.
Hitanoaren aldaerak, adinaren arabera
Haurrak: 8 (%14,8) noka; 24 (%44,4) toka; 22 (%40,7) hika neutroa. Guztira: 54.
Gazteak: 2 (%2,9) noka; 58 (%82,0) toka; 10 (%14,3) hika neutroa. Guztira: 70.
Helduak: 6 (%6,6) noka; 59 (%64,8) toka; 26 (%28,6) hika neutroa. Guztira: 91.
Adinekoak: 17 (%21) noka; 48 (%59,3) toka; 16 (%19,8) hika neutroa. Guztira: 81.
Hitanoren kale erabilera, sexua eta adinaren arabera
Haurrak
Emakumeak: 13 (%14,9) hitanoa, 74 (%85,1) zuka. Guztira: 87.
Gizonak: 41 (%28,7) hitanoa, 102 (%71,3) zuka. Guztira: 143.
Gazteak
Emakumeak: 9 (%37,5) hitanoa, 15 (%62,5) zuka. Guztira: 24.
Gizonak: 61 (%95,3) hitanoa, 3 (%4,7) zuka. Guztira: 64.
Helduak
Emakumeak: 21 (%32,3) hitanoa, 44 (%67,7) zuka. Guztira: 65.
Gizonak: 70 (%69,3) hitanoa, 31 (%30,7) zuka. Guztira: 101.
Adinekoak
Emakumeak: 24 (%55,8) hitanoa, 19 (%44,2) zuka. Guztira: 43.
Gizonak: 57 (%85,1) hitanoa, 10 (%14,9) zuka. Guztira: 67.
Haurren presentziaren araberako emaitzak
Haurren artean: 40 (%18,5) hitanoa, 176 (%81,5) zuka. Guztira: 216.
Nagusien artean: 230 (%53,2) hitanoa, 202 (%46,8) zuka. Guztira: 432.
Haur-nagusi nahasian: 26 (%6,4) hitanoa, 379 (%93,6) zuka. Guztira: 405.