Soinua eragiten duten gailuak eskuratu eta Mikel Laboa plazara zarata egitera deitzen ditu herritarrak, Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak, ostiral honetan, maiatzak 19, 19:00etan Mikel Laboa plazan antolatu duen elkarretaratzean. Eraikitzen hasi berriak diren erraustegiaren aurkako protestan parte hartzera deitzen dute.
Gogoan izan bestalde, Errausketaren Aurkako Mugimenduak beste bi hitzordu iragarri zituen, asteazkenean Donostiako Udalean eginiko agerraldian. Honatx xehetasunak:
https://youtu.be/qBh_b5K0N2E
Datozen deialdiak
Maiatzak 19, ostirala
19:00 Elkarretaratze zaratatsuak Mikel Laboa plazan. "Ekarri zarata sortuko duten gailuak; danborrak, txistuak, kazolak… ".
Maiatzak 25, osteguna
18:00 "Barraskilo Operazioa", auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta.
Maiatzak 27, larunbata
Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta:
12:00 Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan.
12:00 "Euskal Herrian ere %1a vs %99? Iritzi trukea.
16:00 Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala.
20:00 Amaiera ekitaldia.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta:
Egitaraua:
11:00 Ongi etorria.
Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:
11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.
12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.
11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.
13:30 Adierazpenaren irakurketa.
14:00 Herri bazkaria:
-Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.
-Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).
Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.
Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.