Kirol urteko azken txanpan dira herriko hainbat talde. Oraindik halere hainbat neurketa dituzte jokatzeke. Asteburu honetakoak esaterako. Futbol partidak izango ditugu Haranen, eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian eta Euskal Herriko Txapelketako errebote partida igandean Zubietan. Honatx asteburuko kirol agendaren xehetasunak:
Maiatzak 21, igandea
10:30 Euskal Herriko Txapelketa Zubietako plazan: Zubieta-Amiluze (Donapaleu)
Futbola Haranen
Maiatzak 20, larunbata
11:00 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Koskas K.E. “A”
17:50 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Oiartzun K.E.
Maiatzak 21, igandea
11:00 Nesken futbol topaketa.
Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 20, larunbata
09:30 Alebin mutilak, lagun artekoa: Udarregi 5A-Udarregi 5B
09:30 Alebin mutilak, lagun artekoa: Udarregi 6A-Udarregi 6B
10:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B-Pulpo
11:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A-Ereintza
18:30 Senior mutilak, 2. Territoriala, Gipuzkoako Kopako finala: Ordizia Amonane-Gure Auzune
Eskubaloia, Selekzioa
Maiatzak 21, igandea
16:00 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Errenteriako Beraungo frontoian. Usurbil K.E.-ko jokalari Ekaitz Ibargoien deitu dute hitzordura.
18:00 Infantil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Errenteriako Beraungo frontoian. Usurbil K.E.-ko jokalari Udane Makazaga deitu dute hitzordura.
18:00 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Orioko Karela Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Iribar eta Joseba Errazkin deitu dituzte hitzordura.
Maiatzak 24, asteazkena
19:30 Jubenil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Pasai Donibaneko kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Eider Makazaga eta Nagore Lertxundi jokalariak deitu dituzte.