Badator usurbildarren urteko jai egun garrantzitsuena. Igandean, maiatzak 21, 36. Sagardo Eguna ospatuko dugu Usurbilen. Oraingoan, iaz ez bezala, uda giroan biziko omen dugu gainera. Euskalmet-en arabera, hilaren 21ean, "hegoaldeko haizea nagusituko da eta bero egingo du. Tenperaturaren igoera handiagoa izango da ipar isurialdean eta baliteke 30 ºC-ra hurbiltzea. Zerua lausotuta egongo da erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Iluntzean bero-hodei batzuk ere garatuko dira, baina ateri eutsiko dio".
Uda giroa beraz aurtengo Sagardo Egunean. Herri erdigunea jada jai gunerako itxuraltzen hasia da ostiral goiz honetan. Mikel Laboa plazan, txosna guneko azpiegitura eraikitzen hasiak dira. Frontoian ere oholtza jarria dago. Dema plaza eta pilotalekuan, sagardo postuen atzean zintzilikatu ohi diren txartelak eusteko zutabeak ere jarrita daude, usurbildarren jai egun estimatuenerako 48 ordu baino falta ez diren honetan.
5. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA: SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA
Maiatzak 20, larunbata
09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Maiatzak 21, igandea: 36. Sagardo Eguna
Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
Goiko plazako oholtzan: Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa .
11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.
18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.
Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.
Ekainak 3, larunbata
09:00-13:00 "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Ekainak 6, asteartea
19:00 Zumeta Arte Estudioan: “Euskal Sagardoa” Jatorrizko Izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta ZUMETA margolariaren erakusketaren irekiera:
-Aurkezpena.
-Sagardo dastaketa eta mokadutxoa.
Unai Agirre, Izendapeneko teknikariaren eskutik. Jose Luis Zumetaren lanen erakusketa ikusgai izango da.
Oharra: Kotxez ezingo da bertaratu. Autobus zerbitzua izango da Kaxkotik.
Antolatzaileak: SAGARDOAREN UNIBERTSITATEA, ALKARTASUNA Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba,
NOAUA Kultur Elkartea.
Laguntzaileak: USURBILGO UDALA, Usurbilgo SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK, ZUMETA Arte Estudioa, EUSKAL SAGARDOA, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, BIZI SAGARDOA.
Elkarlanean: TABAKALERA Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, CRISTINA ENEA Fundazioa, HAZIERA hazien artxiboa.