Negu partean sagardotegietan lagun edo senide artean bildu eta txotxetik edaten aritu ostean, plazara irten eta botilaraturiko sagardo berria dastatzeko garaia dator orain. Zer hobeto, aurkezpen handirik behar ez duen usurbildarren urteko festa egun berezienean egieta baino. Igande honetan, 36. Sagardo Eguna Usurbilen. Etxeko, baserriko nahiz gertuko sagardogietako, edota Gipuzkoako ekoizpen berriaren zaporeaz gozatzeko aukera frontoian, Dema plazan eta Askatasuna plazan. Azken plaza honetan, jatekoa ere egongo da ohi denez.
Frontoi sarreran eskuratu zuen edalontzia eta murgildu igandeko festa giroan!
Maiatzak 21, igandea
11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.
Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
12:30 Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa .
18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.
Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.
Dastagai izango ditugun sagardoak
Aginaga (Aginaga)
Alberro (Hernani)
Araeta (Zubieta)
Artola (Astigarraga)
Astarbe (Astigarraga)
Astiazaran (Zubieta)
Bereziartua (Astigarraga)
Elutxeta (Urnieta)
Izeta (Aia)
Kalonge (Donostia)
Lizeaga (Astigarraga)
Oianume (Urnieta)
Otegi (Lasarte-Oria)
Otsua-enea (Hernani)
Rufino (Hernani)
Saizar (Usurbil)
Urdaira (Aginaga).
Baserrietako sagardoa
Aizperro
Kupela Kupela
Kupel Txiki
Agerreazpi
Leitzarran
Ibindox
Labeldun sagardoak
Bereziartua
Satxota
Saizar
Iparragirre
Lizeaga
Petritegi
Aburuza
Besteak
Goiko Lastola
Aialde-Berri
Arratzain