Erraustegira eta makrokartzelara martxa nazionala antolatu du Gipuzkoa Zutikek maiatzaren 27rako

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 19a, 15:25

Ondokoa, iaz, Gipuzkoa Zutik mugimenduak Donostian antolaturiko kanpaldiaren baitan, Zubietako errausketaren "zero gunera" antolatu zuten martxan parte hartu zutenek ateratako talde argazkia duzue. Bizia ereiten aritu ziren, egun jada eraikitze lanak hasi dituzten eremuan. Eremu horretara, bai erraustegia martxan jarri nahi duten gunera baita makrokartzela eraiki nahi duten ingurura ere martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak, maiatzaren 27an. 16:00etan abiatuko da Zubietatik. Hitzordu gehiago ere deitu dituzte, Zubietan antolatua dagoen Erraustegiaren Aurkako Egunean. Adi beraz datozen deialdiei.

GIPUZKOA ZUTIKEN ADIERAZPENA

Markel Olanok obren inaugurazio ekitaldian aitortu zuen erraustegi proiektua "sinbolo" bat dela. Arrazoi osoa du. Erraustegia sinboloa da: %1aren Zakilkeriaren sinboloa, bere tximinia luze zutikatu eta guzti.

Gaurko Kapitalismoaren ikurra da erraustegia eta Kapitalismoa emakumeen bizitzen gain altxatzen da: Erraustegiarekin negozioa egingo dutenak zakildun txuri aberatsen klubekoak diren bitartean, erraustegiak gaixotuko dituenak gehien zainduko dituztenak emakumeok gara, guri egozten digutelako zaintza, eta murrizketa sozialek are gehiago zamatu dituztelako zaintza lanez gure bizkarrak.

Badakigu Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko erraustegia EZ DUGULA BEHAR, eta oraindik askoz gehiago birziklatzera iritsi nahi dugu. Beraz, arduragabekeria litzateke Lurra alarma gorria bidaltzen ari denean, Klima Aldaketa eragiten ari garenean, Euskal erkidegoak negutegi efektuko gasak jaisteko hartutako konpromezuak beteko ez dituenean, Lurra eta airea kutsatuko dituen tximinia inutil bat jartzea. 

Zakilkeria litzateke bere kearekin eta elikaduraren bidez gaixotuko gaituen tximinia inutil bat egitea. Basakeria litzateke kea arnastera 1.100 preso kondenatzea. Zubietako makrokartzela eta erraustegia, herritarren errepresioa dira. Indar zakilez isilarazten dituzte errausketaren aurkako ekintza baketsuak (porrak, gomazko pilotak, Mozal Legearen isunak...). Kaikukeria da Aldundiak Diario Vascon kea saltzeko publi-erreportajeak ateratzea, bata bestearen atzetik, diru publikoz ordainduta. Negozio biribilaz gain, zakilkeria kontua ere bada erraustegi proiektua, Olanok hemen nork agintzen duen garbi gera dadin egin nahi duena. 

%1ak hurrengo 35 urteetan diru publikotik negozioa egingo duela aseguratzeko, murrizketa sozialetako dirua bideratuko dute behar ez ditugun proiektu usteletara: Erraustegia, AHT, Donostiako Metroa, Getxoko Ibarbengoa parkinga... Murrizketa sozialak eta proiektu ustelak txanpon beraren bi aldeak dira. Eta txanpon hori beti da gurea! 

Horregatik, hemen gaude, eta elkarrekin egingo dugu borroka, murrizketen guraizeekin zauritu gaituzuenak. Hemen gaude, gure bizitza osoan zergak arduraz ordaintzen ditugunak, Panaman konturik ez dugunok eta Urbaserren eta Cuatrecasas-en "Lezo tramako" ustelkerian konplize ez garenok; Hemen gaude jubilatuak, langabetuak, ikasleak, prekarizatuak, langile ere deitzen ez diguten etxeko langile eta zaintzaileak! 

Hemen gaude gure bizitza oso produktiboa lan munduaz kanpo antolatu dugunok, hemen gaude aktibistak, militanteak, eta hemen gaude, soldata oraindik "duina-edo" jasotzen dugunok. Hemen gaude, "ez dagoela dirurik" errepikatzen diguzuenak, lelotzat hartuta. Ez omen dago dirurik pentsioentzat, RGIarentzat, eskola eta unibertsitate publikoentzat, Osakidetzarentzat, langabeziarentzat, alokairu sozialentzat, ez omen dago dirurik kultura eta euskara sustatzeko... eta hainbeste proiektu zakilentzako bai?!

%99a gara eta ez diegu utziko gure dirua lapurtzen! 

M27an MARTXA NAZIONALA proiektu ustel eta zakilen aurka!

Boterearen hedabideek ez dutenez zabaldu, ZABAL DEZAGUN SAREAN GUK GEUK!

ZABALDUUUU!

Datozen deialdiak

Maiatzak 19, ostirala

19:00 Elkarretaratze zaratatsuak Mikel Laboa plazan. "Ekarri zarata sortuko duten gailuak; danborrak, txistuak, kazolak… ".

Maiatzak 25, osteguna

18:00 "Barraskilo Operazioa", auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta. 

Maiatzak 27, larunbata: Erraustegiaren Aurkako Eguna Zubietan

Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta:

12:00 Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan.

12:00 "Euskal Herrian ere %1a vs %99? Iritzi trukea.

16:00 Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala.

20:00 Amaiera ekitaldia.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta:

Egitaraua:

11:00 Ongi etorria.

Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:

11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).

11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.

12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.

11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.

13:30 Adierazpenaren irakurketa.

14:00 Herri bazkaria:

-Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.

-Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).

Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.

Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.