Erraustegia eraikitzen hasi zirenetik bigarren ostiralez jarraian mobilizatu dira usurbildarrak Mikel Laboa plazan, planta honen aurka. Txistu hots eta burrunba handia sortaraziz, Zubieta gainean eraikitzen hasi diren plantaren aurka protesta egin berri dute ostiral arratsalde honetan, Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak deituta. Amaieran, datorren asterako deituak dauden ekimenak gogora ekarri eta hitzorduotan parte hartzeko gonbita luzatu dute mobilizazioko antolatzaileek. Honako hauetan hain zuzen:
https://youtu.be/qBh_b5K0N2E
Datozen deialdiak
Maiatzak 25, osteguna
18:00 "Barraskilo Operazioa", auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta.
Maiatzak 27, larunbata
Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta:
12:00 Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan.
12:00 "Euskal Herrian ere %1a vs %99? Iritzi trukea.
16:00 Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala.
20:00 Amaiera ekitaldia.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta:
Egitaraua:
11:00 Ongi etorria.
Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:
11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.
12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.
11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.
13:30 Adierazpenaren irakurketa.
14:00 Herri bazkaria:
-Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.
-Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).
Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.
Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.