"Eskerrik asko eta gora Sagardo Eguna!"

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 21a, 14:19

50 urte bete dituen Aizpurua Autobusak enpresako lan taldeak izan du aurtengo 36. Sagardo Eguna abiatzeko ohorea, musikari eta bertsolari artean. Merezitako omenaldia jaso du Aizpurua sendiak, Sagardo Egunaren Lagunak taldetik nabarmentzen dutenez, "Usurbilekin duten harremanagatik, aitak eta amak duela 50 urte enpresa txiki hura, seme-alabek eta anai-arrebek hazi eta gidatu dutelako, leku batetik bestera seguru urteetan eraman gaituztelako eta sagardotegien munduan ere presente izan direlako".

Sagardo Eguna abiatzeko erritua ezinhobeto bete dute. Antolatzaileek zapia jantzi, lehen sagardo botila ireki eta bertaraturikoekin lehen tragoa partekatu dute. Aizpuruatarrek herria eskertu dute, oholtza gainean egotea ohore handi bat egotea dela azpimarratzearekin batera. "Ohore handi bat da hemen, zuen artean egotea, herritarrak, bertakoak garelako. Eskerrik asko. Gora Sagardo Eguna! Gora Usurbil!!". Eta festa giroa lehertu da.