Egurrezko Sagardo Lehiaketan, Urdaira nagusi

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 21a, 14:50

Usurbilgo Urdaira sagardotegiak irabazi du Euskal Herriko I. Egurrezko Sagardo Lehiaketa. Xabier Arregi alkatearen eskutik, 1.000 euroko saria eta ziurtagiria jaso ditu Patxi Azkonobietak. Tolosako Alejoenea baserriarentzat izan da bigarren saria. Hirugarren saria Astigarragako Larrarte sagardotegiak eskuratu du.

Euskal Herriko I. Egurrezko Sagardo Lehiaketan 21 sagardo-egile aurkeztu dira. Mikel Rodriguez, Juan Zuriarrain eta Guillermo Castaños aritu dira epaile lanetan.