Uda giroa eta jendetza, sagardoaren festa egun handi honetan

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 21a, 16:07

Iaz ez bezala, uda giro betean ospatu da Usurbilgo 36. Sagardo Eguna. Bero egin du, eta nabari zen jai gunera gerturatu diren herritarren egarrian. Sagardoa agortu da postu bat baino gehiagotan. Primerako giroa aurten ere eta jende ugari. Herritarrak bai, baina aipatzekoa aurten kanpotik gure artera etorri diren bisitarien presentzia. Irudiotan bildu dugu Sagardo Egun honetako goiz partea: