Musikarien txanda arratsaldean. Sagardoak zerbitzatzeko postuak bilduta, Sagardo Eguneko datozen orduak taberna, txosna eta kalean biziko dira. Musikaz ederki girotuko du arratsalde partea Elektro Patxarangak. Txosna gunean, goizean talogileek egin duten lan bikainaren lekukoa hartuz, bi hitzordu; Rukula eta DJ-a. Ondo pasa!
Datozen orduotan...
Maiatzak 21, igandea
18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.
Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.
Txosna gunean...
17:00 Rukula.
Ondoren, DJa.
Antolatzailea: Ernai Usurbil.