Maiatzaren 26ra arte, ostiralera arte beraz, bideratu ahalko da ikasturte berrirako matrikulazioa Zumarte Musika Eskolaren egoitzan bertan. Segidan dituzue xehetasunak. Epe berean, ekainaren 3rako antolatu duten Lalala soinu gelarako izen ematea ere bideratu ahalko da. Ekimen hau, 0-3 urte arteko haurrei eta haien familiei zuzenduriko musika tailerra da. Prezioa, 15 euro familiako.
2017-18 ikasturterako matrikulazioa
Epea: maiatzak 22-26.
Ordutegia: goizez 10:30-12:30 artean, astearte, ostegun eta ostiralean; arratsaldez egunero, 16:30-19:30 artean.
Tokia: Zumarte Musika Eskola.
Prezioak:
-Musika Txokoa (4-7 urte artekoentzat): 125 euro.
-Musika Txokoa+instrumentua: 250 euro.
-Musika Mintzaira: 125 euro.
-Musika Mintzaira+instrumentua+abesbatza taldea: 250 euro.
-Instrumentua eta taldea: 125 euro (Panderoa: 70 euro).
-Abesbatza edo Talde Instrumentala bakarrik: 50 euro.
Izen emateko prozedura:
-Zumarten nahi edo behar den informazioa jaso.
-Ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki honetan egin: ES15 2095 5069 08 1062820021. Ikaslearen izen abizenak adierazi eta ordainagiria jaso.
-Izena ematerakoan aurkeztu beharrekoa: ordainagiria, zuen kontu zenbakiko 20 zenbakiak, ikasle berriek argazki bat eta inpresoa sinatua.
-Oharra: instrumentuko ikasleek hilero 28 euroko kuota ordaindu beharko dute.
Plazak:
-Musika Txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, matrikulazioa bukatu eta hurrengo ostegunean 19:00etan zozketa egingo da. "Zozketan sartu ahal izateko matrikula ordainketa egin eta agiria musika eskolan entregatu beharko da ikaslearekin datuekin batera. Zozketaren ondoren itxarote zerrenda egingo da eta bajarik egonez gero itxarote zerrendako ikasleak sartuko lirateke. Zozketaren ondorioz plaza gabe geratzen diren ikasleei bakarrik itzuliko zaie matrikula".
Informazio gehiago:
943 371 594