Mobilizazio aste mugitua dugu aurretik, erraustegiaren aurka deitu diren ekimenak tarteko. Ostegunean "Barraskilo operazioa" izeneko auto karabana antolatu dute 18:00etan Decathloneko aparkalekutik. Eskualdea zeharkatuko du. Larunbaterako berriz, Erraustegiaren Aurkako Eguna antolatu dute Zubietan. Agerraldi eta hitzaldiekin batera, herri bazkari bat ere egingo da. Txartelak aurrez eskuratu behar dira.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu dituen hitzorduekin batera, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deitutakoak daude. Martxa nazionala deitu dute larunbat arratsalderako 16:00etan, Zubietatik abiatuta. "Ekarri mendiko botak, erraustegia geratuko dugu", adierazi dute sare sozialen bidez, handiena bizitza dela gogoraraztearekin batera.
Mobilizazio aste honetako hitzorduen berri, hemen:
Datozen deialdiak
Maiatzak 25, osteguna
18:00 "Barraskilo Operazioa", auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta.
Maiatzak 27, larunbata
Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta:
12:00 Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan.
12:00 "Euskal Herrian ere %1a vs %99? Iritzi trukea.
16:00 Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala.
20:00 Amaiera ekitaldia.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta:
Egitaraua:
11:00 Ongi etorria.
Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:
11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.
12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.
11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.
13:30 Adierazpenaren irakurketa.
14:00 Herri bazkaria:
-Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.
-Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).
Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.
Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.