Urte hasieratik mendizaleak osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko seigarren etapa, azken aurrekoa, ekainaren 11rako iragarri du Andatza M.K.T.-k. Erratzu-Etxalar artekoa:
Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: Erratzu-Etxalar, 23 kilometro (Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko seigarren etapa).
Izen ematea: 10 euro, ekainaren 7a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Otordua: ibilbidea amaitutakoan. Janaria norberak eraman beharko du. Edaria Andatza M.K.T.-k eramango du.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
Irailean Benasquera
Iaz bezala, irailaren 9 eta 10eko astebururako antolatu du Andatza M.K.T.-k, urtero egin ohi duen Pirinioetako asteburupasa. “Benasqueko bailarara joango gara, Posets (3375 m) egiteko asmoz. Angel Orus aterpean ostatua hartuko dugu”, berri eman dute antolatzaileek. Izen ematea zabaldu dute jada. Hemen xehetasunak:
Egunak: irailak 9, 10.
Ibilbidea:
-Irailak 9: “6:00etan Usurbildik abiatuko gara autobusez. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Benasqueko bailarako Eriste herrira iritsiko gara, Angel Orus aterpera abiatzeko”.
-Irailak 10: “Angel Orus Aterpetik Posets-eko gailurra egiteko asmoz abiatuko gara. Ondoren Eristera jaitsiko gara autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera iristeko “.
Izen ematea: uztailaren 12ra arte.
Prezioak:
-Andatzako bazkideek: 36 euro FEDME gehigarria dutenak; 45 euro ez dutenak.
-Andatzako bazkide ez direnek: 61 euro FEDME gehigarria dutenak: 70 euro ez dutenek.
Ordainketak, kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak. Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatzako kideek izango dute.
-Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea”. Informazio gehiago eta hartuemanetarako:
andatza.com
andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.