Irailean ospatuko den Usurbil Cup txapelketarako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 24a, 11:07

Usurbil F.T.-k irailerako antolatu duen kirol ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik izango da ekainaren 2ra arte. Izen emate orriak, Oiardo Kiroldegian jaso eta utzi beharko dituzte taldeek. “Animatu zaitezte!” luzatu dute gonbita antolatzaileek. Herriko ekimen jendetsuenetarikoa dugu Usurbil Cup. Iaz ere 34 taldeetan banaturiko LH 1 eta DBH 2 maila arteko 350 haur eta gaztetxok parte hartu zuten lagun arteko txapelketa honetan.

Aipatu moduan irailean zehar ospatuko da, eta ikusmina sortu ohi duen sari banaketarekin borobilduko dute.

Jarreran eragin nahian

Bereziki araudian eta jarreran eragin nahi izaten du urtero Usurbil F.T.-k. Txapelketa honetako xede nagusia haur eta gaztetxoen parte hartzea sustatzea eta ondo pasatzeko kirol ekimena izatea da antolatzaileek urtero gogorarazten dutenez. 

Iazko irudiak:

2016ko Usurbil Cup txapelketaren aurkezpena

2016ko Usurbil Cup txapelketako sari banaketa

https://youtu.be/FdThrgAB8iA