2013ko azaroan zendu zen Ramon Unanue Matxain herritarrari merezitako aitortza ekitaldia antolatzen ari zaio herritar talde bat, ekainaren 24rako. Urte luzez kirol eta giza talde anitzekin eginiko lana aitortu nahi diote, Ramon nor zen ezagutzera eman. Ekainaren 24an, hainbat kirol jarduera ospatuko dira eta senideei ere aitortza ekitaldia egingo zaie. Ramon Unanueren argazki bilduma bat ere ikusgai izango da egun berean. Bere argazkirik baldin baduzu, gustura hartuko lukete antolatzaileek aipatu erakusketarako. Irudiak izan eta utzi nahi badituzue, xmerre@gmail.com helbidera helarazi ditzakezue.