Gipuzkoa Zutik eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu dute "Barraskilo Operazioa" izena jarri dioten autokarabana. Ostegun arratsalde honetan abiatuko da, 18:00etan, Decathloneko aparkalekutik. Herritarrak hitzorduan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Eskualdea zeharkatuko du, erraustegiaren aurkako leloa udalerriz udalerri hedatuko dute eta larunbaterako, Zubietan antolatua duten Erraustegiaren Aurkako Egunerako girotuko gaituzte. Honatx erraustegiaren aurka, egunotarako deitu diren ekitaldiak:
Datozen deialdiak
Maiatzak 25, osteguna
18:00 "Barraskilo Operazioa", auto karabana Decathloneko aparkalekutik abiatuta.
Maiatzak 27, larunbata
Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta:
12:00 Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan.
12:00 "Euskal Herrian ere %1a vs %99? Iritzi trukea.
16:00 Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala.
20:00 Amaiera ekitaldia.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta:
Egitaraua:
11:00 Ongi etorria.
Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:
11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.
12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.
11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.
13:30 Adierazpenaren irakurketa.
14:00 Herri bazkaria:
-Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.
-Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).
Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.
Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.