Maiatzeko azken larunbat honetan, hilaren 27an ez da hileroko kantu-jirarik ospatuko Usurbilen, Kantu Taldekoak Gasteizera baitoaz. “Autobusa alokatu dugu eta egun pasa goaz!”, iragarri dute. Arabako hiriburuan ospatuko den Euskal Herria Kantuz ekimenean parte hartuko dute usurbildarrek. Honenbestez, hilero azken larunbatetan Kaxkoa kantuz girotu digun hitzordurik ez da ospatuko oraingoan. Aldaketarik ez bada, eta udako ohiko etenaldiaren aurretik, Usurbilgo jaietan izango dugu kantu zaleen hurrengo jira.