12 puntuko gai zerrenda, Udalaren astearteko osoko bilkuran jorratzeko

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 25a, 10:25

Datorren astearterako, maiatzaren 30erako deitua du Usurbilgo Udalak, maiatzari dagokion osoko ohiko bilkura, arratsaldeko 18:00etan udalbatza aretoan. Denetariko gaiak jorratuko dituzte udal ordezkariek, tartean lau mozio, erakunde adierazpen bat eta beste hainbat gai; Berdintasun Plan berria, 2018ko jai eguna izendatzea... Honatx Usurbilgo Udaletik helarazi berri diguten plenoari begirako gai zerrenda osoa:

MAIATZEKO OSOKO OHIKO BILKURA

Eguna: maiatzak 30, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: * 2017/04/25eko bilkura.

2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko apirilaren 10etik maiatzaren 19ra (2017/0354-2017/0518).

3.- Usurbilgo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2017-2020).

4.- Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia.

5.- 2018 urterako herriko jaieguna izendatzea.

6.- 2017/0509 dekretua berrestea.

7.- Mozioa: Zubietako Eskola Txikian Lehen Hezkuntza osoa ezartzea.

8.- Mozioa: Egoitzaren historia.

9.- Mozioa: Erabakitzeko eskubidearen defentsa.

10.- Mozioa: Mozal legea eta maiatzaren 13ko gertaera Usurbilgo tren geltokian.

11.- Adierazpen Instituzionala: Ramon Unanue Matxain jaunari aitortza herritarra.

12.- Galdera-eskaerak.