Erraustegiaren aurkako aldarria, errepidera atera dute autokarabanan

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 26a, 09:40

Uda giro beteko eguna atzo. Ondoko irudiak eta eguraldia ikusita, oporretarako irteera operazioa abiatu zela irudiko zaigu baina ez zen hala izan. Ostegunean bidera ateratako auto ilara, "Barraskilo Operazioa" izeneko autokarabanan parte hartu zuten ibilgailuak izan ziren. Gipuzkoa Zutik mugimenduak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren aurka deitu zuen ekimeneko parte hartzaileak hain zuzen. Belartzatik, Decathlon paretik abiatu zen "Barraskilo Operazioa". N-1 errepidetik barrena Andoain eta Lasarte-Oria zeharkatzekoa zen gero, eta Igarara ere heltzekoak ziren, barraskiloen erritmoan noski. 

Larunbaterako Zubietan antolatu duten Erraustegiaren Aurkako Eguna girotzeko baliatu zuten atzoko hitzordua:

Datozen deialdiak

Maiatzak 27, larunbata

Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta:

12:00 Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan.

12:00 "Euskal Herrian ere %1a vs %99? Iritzi trukea.

16:00 Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala.

20:00 Amaiera ekitaldia.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta:

Egitaraua:

11:00 Ongi etorria.

Goizean zehar Hitzaldiak Kaxkapeko aretoetan:

11:30 “Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana” Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).

11:30 “Errausketa eta Nekazaritza” Baserria XXI.

12:30 Alianza Incineradora de Valdemingomez NO Javier Navascues.

11:30-13:30 Haurrentzako tailerrak.

13:30 Adierazpenaren irakurketa.

14:00 Herri bazkaria:

-Menua: paella, postrea eta edariak. Prezioa: 5 euro haurrek, 10 euro helduek.

-Txartelen salmenta: Orio (Kolon Txiki), Usurbil (Aitzaga, Bordatxo), Zubieta (Alamandegi), Lasarte-Oria (Orbela belardenda), Hernani (Onddi, Lurreko), Andoain, Donostia (Rekalde, Platero), Añorga (Jolas Etxea), Zarautz (Eguzki).

Oharra: Zubietan ez dago autoak aparkatzeko leku askorik, beraz, ahal dela oinez bertaratzea gomendatzen da.

Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.