Adi asteburuan estreinatuko diren film berriei. Ikusgai izango ditugun ikus-entzunezko lan berrien artean, "Pelota II" dokumentalaz gozatzeko aukera izango da. Gipuzkoan, Donostiako Trueba zineman proiektatuko dute, larunbat arratsaldeko 20:00etan. Jørgen Leth eta UPV/EHUko Antropologia irakasle Olatz González Abrisketak zuzenduriko lan hau, Leth zinemagile danimarkar entzutetsuak 1983an filmatu zuen "Pelota" proiektu ezagunaren jarraipen modukoa da. 30 urteren ostean Euskal Herrira itzuli zen berriz, pilota jokoaz dokumental berria grabatzera. Hortik sortu da "Pelota II". Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten. Proiektuan parte hartu dutenen artean, herritar bat dugu; Martin Alustiza pilotaria.
"Pelota II"
Sinopsia: “Pilota izaki bizia da. Guztiak ezberdinak dira eta arretaz entzun behar ditugu elkarrengandik bereiztu nahi baditugu.” Pelota II kirol honen sekreturik handienean barrena egiten du: Partidu bakoitzerako pelotarik onena aukeratzea. Jørgen Leth-en "Pelota" (1983) dokumentala erreferentziatzat hartuta, Olatz González Abrisketak Leth-en estetika detaile etnografikoen muturreraino eramatea proposatzen du, euskal kulturaren errito esanguratsuenetako baten gaineko behinbetiko filma eginez".
Zuzendaritza: Jørgen Leth, Olatz Gonzalez Abrisketa.
Protagonistak: Martinez de Irujo, Retegi II eta Retegi Bi, Olaizola II, Titin III, Roberto Garcia Ariño IV, Atano XIII eta Atano X, Amanda Real, Pampi Laduche eta Martin Alustiza.
Informazio gehiago: pelotaii.com