Neurketen artean, alebin nesken Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako final laurdenak jokatuko dira, eta bestalde, hainbat kategorietako jokalari taldeekin bildu nahi du Usurbil Kirol Elkarteak larunbat honetan. Segidan xehetasunak.
Guraso bilerak
Usurbil K.E.-k jokalarien gurasoekin bildu nahi du larunbatean, maiatzaren 27an, hainbat gai jorratzeko: kirol arloa, antolakuntza arloa eta galdera-eskaera. “Bilera hau oso garrantzitsua da eta zuen asistentzia beharrezkoa da”, ohartarazi dute. Eskubaloi taldeen egoerari buruz jarduteko bi deialdi finkatu dituzte Artzabalen:
10:00 Alebin eta infantil mailako neska-mutilen gurasoekin.
11:00 Kadete eta jubenil mailako neska-mutilen gurasoekin.
Argibide gehiagorako usurbilke@gmail.com.
Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 27, larunbata
09:30 Alebin nesken Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: bi final laurdenak.
Algorri (Zumaia)-Elgoibar Ikastola 6
Haztegi (Legazpi)-Udarregi 6
11:00 Alebin nesken Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: beste bi final laurdenak:
Txantxiku 6A (Oñati)-Zuaisti (Ordizia)
Bizarrain (Errenteria)-Aitor Ikastola (Donostia)
12:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Ereintza
Maiatzak 28, igandea
11:30 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Aloña Mendi
Eskubaloia, Selekzioa
Maiatzak 28, igandea
16:00 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua, Zarauzko Antoniano Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Ekaitz Ibargoien deitu dute hitzordura.
16:00 Kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Furundarena deitu dute hitzordura.
18:00 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua, Donostiako La Salle kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Iribar, Joseba Errazkin eta Julen Nazabal deitu dituzte hitzordura.
18:00 Jubenil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua, Errenteriako Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eider Makazaga eta Nagore Lertxundi deitu deitu dituzte hitzordura.
Alebinen Gipuzkoako Txapelketako final laurdenak
Alebin mailako final laurdenak jokatuko dituzte eskubaloi jokalari usurbildarrek larunbatean, maiatzak 27. 12:00etan hasita Bidebieta Kiroldegian, Oñatiko Txantxiku 6B taldearekin lehiatuko da Udarregi 6 mutilen alebin taldea. Neska alebinen Udarregi 6 taldea aldiz, larunbat goizeko 09:30etan lehiatuko da Oiardo Kiroldegian, Legazpiko Haztegiren aurka. Gipuzkoako alebin mutil zein nesken eskubaloi txapelketako azken fasea Oiardo Kiroldegian jokatuko da; finalerdiak ekainaren 3an eta finalak ekainaren 4an.
Izen ematea zabalik Usurbil Cup txapelketan
Usurbil F.T.-k irailerako antolatu duen kirol ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik izango da ekainaren 2ra arte. Izen emate orriak, Oiardo Kiroldegian jaso eta utzi beharko dituzte taldeek. “Animatu zaitezte!” luzatu dute gonbita antolatzaileek. Herriko ekimen jendetsuenetarikoa dugu Usurbil Cup. Iaz ere 34 taldeetan banaturiko LH 1 eta DBH 2 maila arteko 350 haur eta gaztetxok parte hartu zuten lagun arteko txapelketa honetan.