Aldundiari erraustegia geratu eta gipuzkoarrak proiektu honen aurka mugitzeko deia

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 29a, 10:33

Erraustegiaren Aurkako Eguna ospatu eta aldarrikatu zuten larunbatean Zubietan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, goizean zehar zenbait hitzaldi interesgarri askoak egin ziren Kaxkapen eta eguerdian, antolatzaileek adierazpen bat irakurri zuten plazan. Bi deialdi luzatu zituzten, lehenengoa Gipuzkoako Foru Aldundian agintean diren alderdiei zuzendua. "Gelditu ezazue proiektua!", eskatu zieten. Bigarrena, herritarrei. "Mugitu gaitezen gipuzkoarrok!", erraustegiaren aurka, urte luzez egin duten moduan. Urte luzez daramate erraustegia egin nahian eta gogorarazi zutenez, "oraindik eraiki gabe egotea... ez al da garaipen bat?". 

Datozen 35 urteotan gipuzkoarren osasuna, ingurumena eta finantza publikoa kaltetuko duen erraustegi inposaturik ezin dutela onartu adierazi zuten, 2009az geroztik, erraustegia alboratu eta beharrezkoa egiten ez duen alternatiba garbiago, osasuntsuago eta merkeagoa abian dela gogoraraztearekin batera. "Orain nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea", azpimarratu zuten. 

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideen adierazpenak ondoko bideoan dituzue.