Martxa jendetsua, erraustegia eta makrokartzelaren aurka

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 29a, 13:22

Jende askoren bizitzak inguratu zuen larunbatean, guztion osasuna, poltsikoak, eta ingurumena kaltetuko dituen Zubietako erraustegi eta makrokartzela eraikitzen ari diren zonaldea. Herri gunetik abiaturiko martxa antolatu zuen Gipuzkoa Zutikek, zulatua dagoen Zubieta gainera. Hitzordurako egoki asko mozorrotuta, errausketaren aurkako aldarria zero gunera bertara helarazi zuten. Bizitza erein zuten bertan; 300 hazi bola hain zuzen. Zenbait lagunek makineria ere margotu zuten. Irudiotan bildu dugu larunbateko martxa arrakastatsua.