Eskabideak maiatzaren 31tik ekainaren 19ra aurkeztu beharko dira, bi egunok barne. Maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dituzue deialdi honetako oinarriak. Hemen dituzue aipatu lanpostua lehiaketa-oposizio sistema bidez betetzeko lan eskaintza honen gaineko xehetasun nagusiak:
-Deialdiaren xedea: "lehiaketa-oposaketa irekiaren bidez, Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dagoen lorezain ofiziala izeneko lanpostua betetzea. Plaza horri Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, C2 Sailkapen Taldea dagozkio".
-Lanpostuaren maila: 11.
-Ordainsaria: Usurbilgo Udalaren ordainketa taulako 10. maila.
-Berariazko osagarria: 18.424,13 euro.
-Hizkuntz-eskakizuna: 2. (derrigorrezkoa).
-Gidabaimena: B.
-Plaza kopurua: 1.
-Lan poltsa: "Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak".
-Eginkizunak: "Obra eta zerbitzuetako enkargatuarekin elkarlanean udaleko berdegune eta lorategien diseinua eta mantentzearen plangintza eta programazioaz arduratzea. Lorezaintzan sortzen diren lanak kudeatu eta burutu. Hilerrietako mantentze eta lorezaintzako lanez arduratu, bertako langileen lana gainbegiratuz. Bere ardurapean esleitzen zaizkion langileen lanaren jarraipena eta kontrola burutu...".
Eskabideak
Udal errejistroan aurkeztu beharko dira, maiatzaren 31tik ekainaren 19ra, bi egunok barne. Eskabideak aurkezteko eredu ofiziala errejistroan bertan edo usurbil.eus atarian eskuratu ahalko izango da.
Lan deialdi honi buruzko informazio zabala esteka honetan: