Udal diru-laguntzen ebazpenak argitaratu dira

Noaua Aldizkaria 2017ko maiatzaren 30a

Kultura, kirola, nekazaritza eta abeltzaintza, ingurumen eta gizarte zerbitzuen eremuetan 2017. urtean zehar egitasmo edo ekimen ezberdinak gauzatu ahal izateko edo baliabideetarako diru-laguntzen ebazpenak kaleratu berri ditu Usurbilgo Udalak, astearte honetako, maiatzaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira, 150.000 euro inguru banatuko ditu diru-laguntzetan, deialdira aurkeztu diren norbanako, talde, elkarte edo erakundeen artean.

Iragarkia argitaratuta, bihartik, maiatzaren 31tik aurrera alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea egongo da. Honatx Udalak 2017ari begira banatuko dituen diru-laguntzen gaineko xehetasun gehiago:

Kultura

Emango den laguntza: 79.490,35 euro.

Eskatzaileak: 21.

Lagundutako egitasmoak: ikastaroak, irteerak, udako aisialdiko ekintzak, bestelako ekintzak...

Informazio gehiago: Kulturako 2017ko diru-laguntzak

Kirolak

Emango den laguntza: kirol taldeentzako 45.000 euro eta beste 1.000 euro kirol elkarteak ez diren taldeen kirol jarduerak laguntzeko.

Eskatzaileak: 11 kirol talde eta kultur edo bestelako elkarteetatik kirol jarduerak egiteko beste lau eskaera.

Informazio gehiago: Kiroletako 2017ko diru-laguntzak

Ingurumena

Emango den laguntza: 2.732 euro.

Eskatzaileak: 11.

Informazio gehiago: Ingurumeneko 2017ko diru-laguntzak

Nekazaritza eta abeltzaintza

Emango den laguntza: 10.000 euro.

Eskatzaileak: 11.

Eskatutakoa: materiala erosi edota baliabideetarako laguntzak nagusiki.

Informazio gehiago: Nekazaritzako eta abeltzaintzako 2017ko diru-laguntzak

Gizarte zerbitzuak

Emango den laguntza: 11.700 euro inguru.

Eskatzaileak: 17 elkarte.

Informazio gehiago: Gizarte zerbitzuetako 2017ko diru-laguntzak

Usurbilgo Udalaren ataria: usurbil.eus