"Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua" jardunaldia aurkeztu dute

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 31a, 16:05

"Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua" jardunaldia antolatu dute Usurbilgo Udalak, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Jakin Fundazioak uztailaren 13 eta 14rako Usurbilen, hiru erakundeok datozen hiru urteotarako martxoa amaieran sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren baitan.

Usurbilgoa, UEUren udako ikastaroen baitan ospatuko den Jakin Jardunaldia izango dugu. 12 aditu eta aritu bilduko ditu hitzorduak. Euskara, generoa, jatorria eta klasea, lau esparru hauen arteko talka eta elkarguneak aztertuko dira. Ikastaroaz gain, kultur programazio zabalarekin osatuko da jardunaldia. Asteazken goiz honetan aurkeztu dute antolatzaileek, Donostiako udal liburutegian. Matrikulazio epea zabalik dago. Jada 40tik gora lagunek izena eman dute. Usurbildarrak parte hartzera animatzen dituzte. Doakoak izango dira uztailaren 13 eta 14rako Usurbilen antolatu diren ekimen guztiok, baina aurrez izena eman beharra dago:

EGITARAUA

Uztailak 13, osteguna

09:00-09:10 Ongi etorria: Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria).

09:10-09:30 Sarrera: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (Kazetaria eta EHUko irakaslea).

09:30-10:15 Mari Luz Esteban (Antropologoa, EHUko irakaslea).

10:15-11:30 Ignazio Aiestaran (Filosofoa, EHUko irakaslea).

---

11:45-12:30 Maria Reimondez (Itzultzaile, interpretari eta poeta).

12:30-13:15 Itziar Gandarias (Psikologo soziala, Deustuko Unibertsitateko irakaslea).

---

15:00-17:00 Mahai-ingurua: Mari Luz Esteban, Ignazio Aiestaran, Itziar Gandarias, Maria Reimondez. Moderatzailea: Idurre Eskisabel.

17:00-17:30 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

---

18:00 Bisita gidatua Usurbilgo muralgintzan barrena eta Jose Luis Zumetaren estudiora. Izen ematea, aurrez: info@kultour.pro

22:00 Gaualdia Mikel Laboa plazan, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaizarekin, eta La Basurekin.

Uztailak 14, ostirala

09:00-09:30 Amelia Barquin (Kulturartekotasunean aditua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea).

09:30-10:00 Petra Elser (Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria).

10:00-10:30 Tarana Karim (SOS Arrazakeria elkarteko kidea).

---

11:00-11:30 Jessica Chalampuente (Ecuador Etxeko kidea).

11:30-12:00 Aminata Diop Seck (Amher elkarteko kidea).

12:00-13:30 Mahai-ingurua: Jessica Chalampuente, Aminata Diop Seck, Amelia Barquin, Tarana Karim eta Petra Elser (itzulpena egingo da euskara, kitxua, galiziera eta wolof hizkuntzen artean).

13:30-14:00 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus

Antolatzaileen adierazpenak: 

Iñaki Alegria, UEU-ren zuzendaria

https://youtu.be/3n6d7hOLZmU

Lorea Agirre, Jakin Fundazioko zuzendaria

https://youtu.be/MGM-iiwpx00

Xabier Arregi, Usurbilgo Udaleko alkatea

https://youtu.be/ddf5mL5W96A