Datorrena, Udarregi Ikastolari eskainitako astea

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 1a, 11:19

Ikastola Eguna ekainaren 10ean ospatuko den arren, Hitz Ahok eta Udarregi Ikastolak aste osorako iragarri dituzte ekitaldiak. Abiatzeko hiru erakusketa ezberdin. Tartean, egunotan Sutegiko aretoan ikusgai duzuena, 40 urteotako Kilometroak jaialdien irudi eta informazio bildumarekin:

EGITARAUA

Ekainaren 4ra arte

“Kilometroak bidea erakusketa” Kilometroak jaiak 40 urteko bidea osatuko du laster. Tenore hau baliatuz Ikastolan Elkarteak prestatutako erakusketa ikusgai egongo da Sutegiko aretoan.

Ekainak 3-6, larunbatetik asteartera

Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian.

Ekainak 5-11, astelehenetik igandera

Zehaztasunak: eskulan erakusketa.

Tokia: Sutegiko erakusleihoa.

Ekainak 5, astelehena

17:00 Ikastolako Bertso jaialdia (LH5 eta LH6) Udarregi ikastolako erdiko gelan.

“Ikasturtero, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programan barruan Bertso jaialdia eskaintzen dute LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Bikaina izaten da! Zatoz!”. 

Ekainak 7, asteazkena

18:30 Kantagintza saioa HH 5. eta LH 5. mailako ikasleekin, Sutegiko auditoriumean.

Ekainak 8, osteguna

18:30 Hezkuntza lege berriari buruzko hitzaldia Potxoenean.

Hizlariak: EHIko lehendakaria eta arduradunak.

“Hezkuntza-lege berriari buruzko hitzaldia. Hitzaldian hezkuntza-legearen garrantziaz eta EHIk duen iritziaz hitz egin eta informatuko da”.

Ekainak 9, ostirala

17:00 “Irudipuinak” ikuskizuna Irazu kaleko anfiteatroan (Eliza ondoko plazatxoa). “Emanaldi hau Mattin marrazkilari eta ilustratzaileak eta Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak osatzen dute. Bertan, zuzeneko marrazkiak ipuinekin uztartzen dituzte”.

Oharra: euria bada, saioa Askatasuna plazan izango da.

Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan.

Ekainak 10, larunbata

Udarregi Ikastolaren Eguna

09:30 Esnadeia.

09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).

12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo kiroldegian (Ateak 11:40ean irekiko dira, sarrera ate nagusitik izango da).

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian.

Ekainak 16, ostirala

12:30 Ikasleek beraiek prestatutako antzerki musikatua Sutegiko auditoriumean.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.