Ohorezko mailara igo ziren maiatzaren 27ko asteburuan Usurbil F.T.-ko jubenil mutilen futbol taldeko kideak. Iruditan dituzue jokalariak. Zorionak! Irudiak: Usurbil F.T.
Usurbil Cup txapelketan izen ematea ixtear
Usurbil F.T.-k irailerako antolatu duen kirol ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik izango da ostiralera arte, ekainaren 2ra arte. Izen emate orriak, Oiardo Kiroldegian jaso eta utzi beharko dituzte taldeek. “Animatu zaitezte!” luzatu dute gonbita antolatzaileek. Herriko ekimen jendetsuenetarikoa dugu Usurbil Cup. Iaz ere 34 taldeetan banaturiko LH 1 eta DBH 2 maila arteko 350 haur eta gaztetxok parte hartu zuten lagun arteko txapelketa honetan.
Aipatu moduan irailean zehar ospatuko da, eta ikusmina sortu ohi duen sari banaketarekin borobilduko dute.
Jarreran eragin nahian
Bereziki araudian eta jarreran eragin nahi izaten du urtero Usurbil F.T.-k. Txapelketa honetako xede nagusia haur eta gaztetxoen parte hartzea sustatzea eta ondo pasatzeko kirol ekimena izatea da antolatzaileek urtero gogorarazten dutenez.
Iazko irudiak: