Ikastaro berriak, ate joka

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 2a, 09:47

Euskara ikasteko udako ikastaroak, DYAk ur sorospenei loturikoa eskainiko du Munalurran, UEUren udako jardunaldia izango dugu uztailaren 13 eta 14an, KzGuneko saioak, "Sagarrondotik Sagardora" zikloko ikastaroa... Asteotarako antolatu diren ikastaroen berri duzue segidan, xehetasun guztiekin:

Udan ere euskara ikasteko aukera

Etumeta AEK euskaltegiak B2 eta C1 mailak prestatzeko 100 orduko ikastaroak antolatu ditu uztailaren 5etik irailaren 14ra. Klaseak egunerokoak eta 4 ordukoak izango dira. Honez gain, Euskal Herri mailan ikastaro trinkoak, bi asteko barnetegiak, familia barnetegiak edota barnetegi ibiltariak antolatu dituzte. Mintzalagun egitasmoan ere noiznahi inskribatzeko aukera dago. Informazio gehiagorako eta izen emateko:

Kale Nagusia 43, behea

607 609 379

muntteri.blogspot.com.es

usurbil@aek.eus

aek.eus

Txertatu Merkatuan

Margoketa industrialean, bizikleta konponketan eta bestelakoetan doako prestakuntza jasotzeko aukera izango da, Beterri Buruntzako udalek elkarlanean antolatutako Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioari esker. 18-22 urte arteko gazteek izango dute bertan parte hartzeko lehentasuna. Langabetu eta goi mailako ikasketarik gabekoentzat ere zuzendua dago bereziki. Informazio gehiago:

943 304 221

txertatumerkatuan@andoain.eus

Facebook: Txertatu Merkatuan, Beterri-Buruntza

Ur-sorospen ikastaroa

Uretan sor daitezkeen larrialdi egoeren aurrean nola jokatu jakiteko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du DYA Gipuzkoak Usurbilen. Ekainaren 3tik 25era, asteburuetan izango diren saioen bidez, uretan “sor daitezkeen lesio nagusien aurrean suspertze maniobrak eta beharrezkoak diren asistentziak burutzen ikasten da”. Honez gain, “igerilekuko praktiken bidez biktimarengana gerturatzeko, arrastatzeko eta uretatik modu seguruan ateratzeko trebatzen da ikaslea”. Ikastaroaren amaieran, Uretako Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango da. Ikastaroan parte hartzeko lehen sorospenen titulua indarrean izan beharko da.

Ekainaren 3tik 25era, astebururo izango dira saioak, DYAk Muna Lurran duen egoitzan; larunbatetan, 09:00-13:00 artean eta 15:00-19:00 artean; igandeetan 09:00-13:00 artean. Matrikulazioa: 220 euro. Informazio gehiago eta izen ematea: 943 46 46 22 edo dyagipuzkoa.com. Plaza kopurua mugatua izango da.

UEU-ren udako jardunaldietako bat, Usurbilen

Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen baitan, “Euskara, generoa, jatorria, eta klasea gurutzatzen diren lekua” izeneko jardunaldia ospatuko da Usurbilen, uztailaren 13an eta 14an, Usurbilgo Udalak, Udako Euskal Unibertsitateak eta Jakin Fundazioak elkarlanean antolatuta. Maiatzaren 22az geroztik zabalik dago matrikulazio epea. Xehetasunak ueu.eus atarian jaso ditzakezue. Informazio gehiago hemen: UEUren udako jardunaldietako bat Usurbilen

KzGuneko datozen ikastaroak

Maiatzaren 31ra arte goizez zabalduko dute KzGunea, 09:00-13:00 artean. Ekainaren 1etik aurrera, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Honatx datozen ikastaroak:

-Ekainak 5-16, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.

-Ekainak 19-28, 16:00-18:00 “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

-Ekainak 26-29, 18:00-20:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.

5. Sagastiak Loretan, sagarrondoen loraldiari gorazarre ekimena

Ekainak 3, larunbata

09:00-13:00 Potxoenean: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus