Abiatu berri duguna, Ikastola Egunari eskainitako astea izango dugu. Egun handia larunbaterako, ekainaren 10erako iragarri duten arren, Hitz Ahok eta Udarregi Ikastolak aste osorako iragarri dituzte ekitaldiak. Abiatzeko, LH-koen bertso jaialdia astelehen honetan 17:00etan hasita:
EGITARAUA
Ekainak 3-6, larunbatetik asteartera
Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian.
Ekainak 5-11, astelehenetik igandera
Zehaztasunak: eskulan erakusketa.
Tokia: Sutegiko erakusleihoa.
Ekainak 5, astelehena
17:00 Ikastolako Bertso jaialdia (LH5 eta LH6) Udarregi ikastolako erdiko gelan.
“Ikasturtero, Ahozkotasuna eta Bertsolaritza Programan barruan Bertso jaialdia eskaintzen dute LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Bikaina izaten da! Zatoz!”.
Ekainak 7, asteazkena
18:30 Kantagintza saioa HH 5. eta LH 5. mailako ikasleekin, Sutegiko auditoriumean.
Ekainak 8, osteguna
18:30 Hezkuntza lege berriari buruzko hitzaldia Potxoenean.
Hizlariak: EHIko lehendakaria eta arduradunak.
“Hezkuntza-lege berriari buruzko hitzaldia. Hitzaldian hezkuntza-legearen garrantziaz eta EHIk duen iritziaz hitz egin eta informatuko da”.
Ekainak 9, ostirala
17:00 “Irudipuinak” ikuskizuna Irazu kaleko anfiteatroan (Eliza ondoko plazatxoa). “Emanaldi hau Mattin marrazkilari eta ilustratzaileak eta Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak osatzen dute. Bertan, zuzeneko marrazkiak ipuinekin uztartzen dituzte”.
Oharra: euria bada, saioa Askatasuna plazan izango da.
Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan.
Ekainak 10, larunbata
Udarregi Ikastolaren Eguna
09:30 Esnadeia.
09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).
12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo kiroldegian (Ateak 11:40ean irekiko dira, sarrera ate nagusitik izango da).
14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian.
Ekainak 16, ostirala
12:30 Ikasleek beraiek prestatutako antzerki musikatua Sutegiko auditoriumean.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.