FCCk errekurtsoa jarri du, erraustegiko lanen esleipenaren aurka

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 2a, 21:27

Abenduaren 27an erraustegia eraiki eta kudeatzeko deialdira aurkezturiko enpresen sailkapena onartu zuen GHK-k. Lanak esleitzeko puntuazio altuena Urbaserrek jaso zuen. Errekurtsoak aurkezteko epearen baitan, FCC-k, bigarren puntuazio altuena eskuratu zuen enpresak, helegitea aurkeztu zuen Kontsortzioak hartutako erabakiaren aurka. Ondorioz, erraustegiko eraikitze lanak bertan behera geratu ziren, Kontratazio Errekurtsoen Foru Auzitegiak erabakiren bat hartu arte. Foru Auzitegi honek helegitea atzera botatzea erabaki zuen azkenik. Eta egun gutxira, apirila hasieran, erraustegiko esleipen kontratua sinatu zuen Foru Aldundiak. Maiatzaren 10ean lanak abiarazi zituztela iragarri zuen Diputazioak, errausketaren zero gunean bertan ospatu zuten ekitaldian.

Azken orduotan zabaldu denez, erraustegiko eraikitze lanen esleipenaren aurkako administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du FCCk, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian. Oraingoan ordea badirudi, errekurtso honek ez dituela erraustegiko eraikitze lanak oztopatuko. Foru Aldunditik diotenez, lanek aurreikusi moduan jarraituko omen dute. FCC-k errekurtsoa aurkeztuko zuela iragarria zuenez, foru ordezkarien esanetan, albiste honek ez ditu ezustean harrapatu.

FCC, bigarren sailkapenean

Gogoan izango duzue, abenduaren 27an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) Kontratazio Mahaiak erraustegia eraiki eta kudeatzeko esleipen deialdira aurkezturiko enpresa taldeen sailkapen hau onartzea eskatu zion erakunde bereko asanbladari. Asanbladak proposamena onartu eta honenbestez, puntuazio aldetik honela geratu zen lehiaketa honetara aurkeztu ziren enpresa taldeen sailkapena:

1-Meridiam Investments SAS.;Urbaser, S.A.; Altuna y Uria, S.A.; Construcciones Moyua, S.L.; Construcciones Murias, S.A.; LKS Ingienería, S.COOP. 901,88 puntu

2- Fomento Construcciones y Contratas; Sartech Engineering. 896,68 puntu

3-Construcciones y Promociones Balzola S.A.; Valoriza Servicios Medioambientales, S.A.; Valoriza Gestión, S.A. 631,61 puntu

Lehen postuan duzuen enpresa taldeari esleitu zizkion Foru Aldundiak, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak. Bigarren puntuazio onena eskuratu zuena FCC izan zen. 631,61 puntu eman zizkioten talde honek aurkezturiko proposamenari. Puntuazio honen baitan, lehian ziren proposamen guztien balorazio ekonomiko eta tekniko bat egin zuen GHK-k. Balorazio teknikoari dagokionean FCC-k puntuazio hobea eskuratu zuen (433,68), lehen enpresa talde sailkatuak baino (407,34). 

Esteka honetan jaso dezakezue datu guztion berri:

GHK