Aurre-matrikulazio epea zabalik Lanbide Heziketa osoan

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 5a, 11:33

Astelehen honetatik ekainaren 16ra, Atallun kokaturiko Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Zubietan dagoen Lanbide Eskolan 2017-2018 ikasturterako aurre-matrikulatzeko aukera izango da. Honatx xehetasunak:

Lanbide Heziketa

-Aurre-matrikulazio epea: ekainak 5-19.

-Erdi eta goi mailako zikloak.

-Eskaintza: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, ura eta energia produkzio zerbitzu eta mantentzea. 

-Zerbitzua: kalitatezko irakaskuntza, lanpostu bat topatzeko erraztasuna, enpresa praktikak, atzerrian praktikak, ekipamendurik berriena.

-Informazio gehiago:

943 36 46 00

lhusurbil.eus

Oinarrizko Lanbide Heziketa

Epea: ekainak 5-16.

Eskaintza: Ile–apainketa eta Estetika arlokoa batetik; Sukaldaritza eta Jatetxe arlokoa bestetik.

Baldintzak:

-15–17 urte arteko gaztea izatea.

-DBH 3 egina izatea edo salbuespen modura DBH 2 egina izatea.

Moduluak

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloek honako lanbide-modulu hauek dituzte:

A) Lanbide moduluak:

Ezagutza-esparru teoriko-praktikoz osaturikoak, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzeko xedea dutenak.

B) Eduki–bloke komunei loturiko moduluak:

Gaitasun pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzea bermatuko dutenak. Bi hauek dira:

- Komunikazioa eta Gizartea modulua.

- Zientzia Aplikatuak moduluak.

C) Lantokiko prestakuntza modulua.

Bi ikasturte

Ordu kopurua: 2.000 ordu guztira.

Lehenengo ikasturtea (2017– 2018 ): 990 ordu.

Bigarren ikasturtea (2018–2019): 750 ordu gehi praktikak eskualdeko enpresetan. 260 ordu. Guztira, 1.010 ordu.

Lan munduan murgiltzeko aukera

Zikloa amaitzerakoan ikasleak jasotzen dituzten emaitzak hauek dira:

Titulua: Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide titulua jasotzen dute.

Lan munduratzea: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide kuali kazio oso baten gaitasun unitateak hartzen ditu barne.

Erdi Mailara sarbide zuzena: Oinarrizko lanbide tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako Erdi Mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera luzatzen zaie.

Oinarrizko Lanbide Heziketa

Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Instututua hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barnean dago. “Arautua da. Publikoa eta doakoa. Eta, Zubietako Lanbide Eskolari atxikitua dago”.

Eskola bisitatzeko, edo informazio gehiago jasotzeko:

Atallu. Zanpiura, 3 20170 Usurbil

943 36 04 65

lhi@usurbil.eus