Lorazain ofizial lanpostua betetzeko udal deialdian izen emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 5a, 09:55

Eskabideak ekainaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira. Maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dituzue deialdi honetako oinarriak. Hemen dituzue aipatu lanpostua lehiaketa-oposizio sistema bidez betetzeko lan eskaintza honen gaineko xehetasun nagusiak:

-Deialdiaren xedea: "lehiaketa-oposaketa irekiaren bidez, Udal honetako fun­tzionarioen plantilan ­hutsik dagoen lorezain ofiziala izeneko lanpostua bete­tzea. Plaza horri Administrazio Bereziko Eskala, Zerbi­tzu Berezien Azpieskala, C2 Sailkapen Taldea dagozkio".

-Lanpostuaren maila: 11.

-Ordainsaria: Usurbilgo Udalaren ordainketa taulako 10. maila.

-Berariazko osagarria: 18.424,13 euro.

-Hizkuntz-eskakizuna: 2. (derrigorrezkoa).

-Gidabaimena: B.

-Plaza kopurua: 1.

-Lan poltsa: "Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-pol­tsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta sail horretan sor­tzen diren aldian aldiko beharrak bete­tzeko erabiliko du Udalak".

-Eginkizunak: "Obra eta zerbi­tzuetako enkargatuarekin elkarlanean udaleko berdegune eta lorategien diseinua eta manten­tze­aren plangin­tza eta programazioaz ardura­tzea. Lorezain­tzan sor­tzen diren lanak kudeatu eta burutu. Hilerrietako manten­tze eta lorezain­tzako lanez arduratu, bertako langileen lana gainbegiratuz. Bere ardurapean eslei­tzen zaizkion langileen lanaren jarraipena eta kontrola burutu...".

Eskabideak

Udal errejistroan aurkeztu beharko dira, maiatzaren 31tik ekainaren 19ra, bi egunok barne. Eskabideak aurkezteko eredu ofiziala errejistroan bertan edo usurbil.eus atarian eskuratu ahalko izango da.

Lan deialdi honi buruzko informazio zabala esteka honetan: 

Maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Eskaerak aurkezteko apearen iragarkia