Ikastola Eguneko ekitaldiak, haur eta gaztetxoei zuzenduriko aisialdiko ekimenen xehetasunak, Kalezarko jaien berri, Ramon Unanueri egingo zaio aitortza herritarra... Hitzordu ugari izango ditugu hilabete honetan ere, Usurbilgo Udalak kaleratu berri duen kultur agendan ikusi ahal izango duzuen moduan.
Ekainekoa izango da, Usurbilgo Udalak kaleratuko duen ikasturte honetako azken kultur agenda. Hurrengoa ez du uztailean ezta abuztuan ere argitaratuko, irailean baizik. Irailean ekitaldiren bat iragarri nahi baduzu bertan, uztailaren 26a baino lehen bidali informazioa kultura@usurbil.eus helbidera.