Urte hasieratik mendizaleak osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko seigarren etapa, azken aurrekoa, ekainaren 11rako iragarri du Andatza M.K.T.-k; Erratzu-Etxalar artekoa. Gaurkoa da, ekainak 7, izen emateko azken eguna:
Erratzu-Etxalar
Eguna: ekainak 11, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: Erratzu-Etxalar, 23 kilometro (Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko seigarren etapa).
Izen ematea: 10 euro, ekainaren 7a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Otordua: ibilbidea amaitutakoan. Janaria norberak eraman beharko du. Edaria Andatza M.K.T.-k eramango du.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.