Eskubaloi jokalari, entrenatzaile, guraso edota zuzendaritzako kideak bilduko dituen 2016-17 ikasturtearen agur festa antolatzen ari da Usurbil Kirol Elkartea ekainaren 24rako. Ospakizunen artean, herri afaria izango da frontoian. Txartelak dagoeneko salgai daude 20 eurotan helduenak, 10 eurotan gazteenak. Batzuentzako zein besteentzako menuak ere ezberdinak izango dira. Helduenean, entsalada mistoa, otarrainxka, txerri saiheskia edo oilaskoa, eta denetariko pastelak dastatu ahalko dira. Gazteenean, patea, otarrainxka, hanburguesa eta izozkiak. Txartelak Aitzagan, Bentan, Bordatxon edo Txiribogan eskura ditzakezue.
Batzarra
Ekainaren 17rako deitua zuten arren, hilaren 16an ospatuko du Usurbil Kirol Elkarteak Batzar Orokorra 19:30etan hasita Potxoenean. Honatx jorratuko duten gai zerrenda:
1-Lehendakariaren agurra.
2-2016-17 denboraldiaren balantzea.
3-2017-18 denboraldirako aurreikuspenak.
4-Zuzendaritza Batzordearen eta bazkideen proposamenak.
(Oharra: proposamenen bat egin nahi duen bazkideak usurbilke@gmail.com helbidera helarazi behar du ekainaren 11 baino lehen)
5-Zuzendaritza batzordearen kargu uztea jakinaraztea 2017/06/30ean.
6-Zuzendaritza batzorde berria izendatzea, egoki bada, 2017/07/01etik aurrera jarduteko edo Zuzendaritza batzorde berririk ezean, Usurbil Kirol Elkartearen likidazio prozesua abian jartzea.
7-Galdera-eskaerak.
Eskubaloia, Selekzioa
Ekainak 10, larunbata
Egunean zehar, Oñatiko Corpus Tornean parte hartuko dute: infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioarekin Usurbil K.E.-ko jokalari Ekaitz Ibargoienek; infantil nesken Gipuzkoako Selekzioarekin Usurbil K.E.-ko jokalari Udane Makazagak.
Ekainak 11, igandea
10:00 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Furundarena deitu dute hitzordura.