Kantu saioa gaur Sutegin, Ikastola Eguneko ekitaldien baitan

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 7a

HH 5eko eta LH5eko ikasleak Sutegiko oholtzan izango ditugu asteazken honetan, kantuz girotzen ate joka dugun Ikastola Eguna. Udarregiko haur eta gaztetxoon saioa arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Sutegiko auditorioan.

EGITARAUA

Ekainak 5-11, astelehenetik igandera

Zehaztasunak: eskulan erakusketa.

Tokia: Sutegiko erakusleihoa.

Ekainak 7, asteazkena

18:30 Kantagintza saioa HH 5. eta LH 5. mailako ikasleekin, Sutegiko auditoriumean.

Ekainak 8, osteguna

18:30 Hezkuntza lege berriari buruzko hitzaldia Potxoenean.

Hizlariak: EHIko lehendakaria eta arduradunak.

“Hezkuntza-lege berriari buruzko hitzaldia. Hitzaldian hezkuntza-legearen garrantziaz eta EHIk duen iritziaz hitz egin eta informatuko da”.

Ekainak 9, ostirala

17:00 “Irudipuinak” ikuskizuna Irazu kaleko anfiteatroan (Eliza ondoko plazatxoa). “Emanaldi hau Mattin marrazkilari eta ilustratzaileak eta Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak osatzen dute. Bertan, zuzeneko marrazkiak ipuinekin uztartzen dituzte”.

Oharra: euria bada, saioa Askatasuna plazan izango da.

Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan.

Ekainak 10, larunbata

Udarregi Ikastolaren Eguna

09:30 Esnadeia.

09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).

12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo kiroldegian (Ateak 11:40ean irekiko dira, sarrera ate nagusitik izango da).

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian.

Ekainak 16, ostirala

12:30 Ikasleek beraiek prestatutako antzerki musikatua Sutegiko auditoriumean.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.