Kalezarko jaien baitan, ekainaren 24an ospatuko den oilasko biltzaile txikien irteerari lotutako zenbait ohar helarazi dizkigute bertako Jai Batzordetik. Batetik, iragarria zegoen moduan 09:00etan ez, 10:00etan irtengo direla auzoko plazatik. Bigarrenik, hitzorduan "parte hartzen duten haarrek, guraso baten ardurapean parte hartuko dute soilik". Eta azkenik, une honetan, presazkoena den deialdia. Kalejiraren amaieran, Kalezarren bertan ospatuko duten bazkaritarako txartelak salgai izango dira datorren astelehenetik, ekainaren 12tik 20ra Kaffa kafetegian.
Festa giroa ate joka
Badator uda eta harekin, urteroko festen erronda. Jai giroak, Kalezar izango du ohi bezala abiapuntu. San Joanak, ekaineko azken asteburuan ospatuko dira, asteburu bakarrean, ekainaren 23tik 25era. Haurrentzako ekitaldiak, San Joan bezperako eskea eta sua, dantzariak, kontzertuak... 48 orduko etenik gabeko festa izango dugu Kalezarren. Jai Batzordeak josia du, ospakizunez beteriko asteburu horretarako egitaraua:
Ekainak 23, ostirala: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Amaitzean, Eromeria taldearekin dantzaldia.
Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna
10:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Kalezarko plazatik. Haur eta gurasoen irteera. Parte hartzen duten haarrek, guraso baten ardurapean parte hartuko dute soilik.
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian salgai ekainaren 12tik 20ra).
16:00 Musa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
18:30 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.
Ondoren, DJ SEYMAR.
Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna
10:00 XV. Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Guderekin dantzaldia.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.