Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera, apirileko langabezia datu bera erregistratu da maiatzean Usurbilen. 271 langabetu zenbatu zituen aipatu zerbitzuak udalerri honetan, joan den hilabetean.
Koxka bat gora egin du oraingoan gizonezko langabetuen kopuruak (121etik 125era), aldiz zertxobait behera emakumezko langabetuenak (150etik 146ra). Kontratazioa nabarmen gehitu da. Apirilean 290 izan ziren erregistraturiko lan kontratuak, 394 maiatzean. Gutxigatik bada ere, emakumezko gehiago kontratatu da oraingoan (194) gizonezkoak baino (190).
Usurbilen apirileko langabetu kopuru bera zegoen maiatzean. Buruntzaldean eta Gipuzkoan behera egin du lanik gabeko herritar kopuruak; 74 langabetu gutxiago zenbatu zituzten maiatzean Buruntzaldean (3.635tik 3.561ra murriztu da), 1.077 langabetu gutxiago Gipuzkoan (36.922tik 35.845ra).
2017ko maiatza
Usurbil: 271. Buruntzaldea: 3.561. Gipuzkoa: 35.845.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 125.
25 urtetik behera: 16.
25-44 urte artean: 48.
45 urtetik gora: 61.
Emakumezkoak: 146.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 79.
45 urtetik gora: 62.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 29.
Eraikuntza: 26.
Zerbitzuak: 187.
Aurretik lanik gabe: 22.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 817.
Astigarraga: 236.
Hernani: 1.004.
Lasarte-Oria: 976.
Urnieta: 257.
Usurbil: 271.
Guztira: 3.561.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 35.845.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 394.
Aldi baterakoak: 372.
Zerbitzuen sektorean: 302.
Sexuaren arabera: 190 lan kontratu gizonezkoenak, 194 emakumezkoenak.