Ikastola Eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 10a, 09:40

Ikastolaren Egun handia gaur, ekainak 10; haur jolasak, erakusketak, ikuskizun edota herri bazkaria. Ikasle, hezitzaile, guraso eta herritar mordoa bilduko dituen eguna hemen da:

Ekainak 10, larunbata

Udarregi Ikastolaren Eguna

09:30 Esnadeia.

09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).

12:00 HHko Haur Jaialdia Oiardo kiroldegian (Ateak 11:40ean irekiko dira, sarrera ate nagusitik izango da).

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian.

Ekainak 16, ostirala

12:30 Ikasleek beraiek prestatutako antzerki musikatua Sutegiko auditoriumean.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.