Inklusibitatea txapeldun, Ikastola Eguneko ikasleen arteko jolasetan

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 10a

Boleibolean eserita, futbolean etzanda, gurpildun aulkian lasterketan, begiak estalita ibilian... Guztia banaka, binaka, nahiz talde lanean, lehiakortasuna alboratuta, lagun arte giro ederrean. Jolas inklusiboetan parte hartzeko aukera izan dute Udarregiko ikasleek, larunbat honetan ospatzen ari diren Ikastola Egunean.